Boluntarioak

Jende askoren laguntza beharko dugu otsailaren 19an, dortsalak banatzeko, arropa jasotzeko, bidegurutzeetan egoteko, ibilbidean zehar jan-edanak banatzeko...

Baina baita aldez aurretik ere, ibilbidea markatzeko, hesiak jartzeko, jan-edanak garraiatzeko...

Horregatik, laguntzeko prest dagoenak Sotxo eta Sorgin tabernetan dauden zerrendetan izena eman dezake eta baita internet bidez ere. Lasterketan korri egin nahi duenak ere eman dezake izena zerrendan, izenaren ondoan izartxo bat jarriz, egunean bertan lanik egingo ez duela adierazteko.

Koadrilan ere eman daiteke izena, taldean lan egitea atseginagoa baita, izan ere.

Izena eman:
  • Sotxo tabernan edo Sorgin tabernan
  •  Email bidez: lezotarraklt@gmail.com
  • Blog honetan bertan erantzuna utziz
  • Lezotarrak Lasterkari Taldearen facebook orrian

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina