Entrenatzeko garaia

III. Lezo-Jaizkibel mendi lasterketako izen-ematea itxi genuen bart, 350 dortsalak eta itxarote-zerrendako 100 tokiak beteta. Eskerrik asko urtez urte harrituta uzten gaituzuen korrikalari guztiei.

Orain, beraz, prestaketa garaia iritsi zaigu guztioi, proba egunean ahalik eta gehien gozatu ahal izateko. Horretarako, komenigarri iruditzen zaigu oinarrizko ohar hauek gogoratzea, ezagunak izanagatik ere, ahaztu egiten baititugu maiz:

  • Jaizkibel guztiona da: lasterketa egunean ibilbidea korrikalarientzat bakarrik izaten ahaleginduko gara, baina bitartean, oinezkoak eta bizikletaz zein zaldiz doazenak ere topatuko ditugu bertan. Gure entrenamendua edo seriea oso garrantzitsua izanda ere, elkarri trabarik egin gabe ibili behar dugu Jaizkibelen.
  • Zaborrik ez bota: gero eta hedatuago dauden gel, barra energetiko edo bestelakoen poltsa eta paperak patrikan gorde eta bueltan ekarri behar dira.
  • Atakak itxi: gure ibilbidea osatzerakoan atakaren bat ireki beharrean aurkitzen bagara, ez ahaztu bertatik igarotakoan berriz ere egoki itxita uzteaz.
Esan bezala, gozatu prestaketa garaia, lasterketa egunean are gehiago gozatu ahal izateko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina