Gazteentzako Lezo-Jaizkibel mendi lasterketa

Aurten lasterketa berri bat ere izango dugu. Modu eskuragarriago baten bidez, gaztetxoenek mendi lasterketaz gozatu ahal izango dute. 15 eta 18 urte bitarteko 30 gaztek, mendi lasterketan parte hartzeko parada izango dute.

Irteera 10:00etan izango da, helduekin batera. Plazatik irten eta Munttarrera igoko dira denak batera. Lehenengo anoa postua atzean utzi eta PISTAra jaistean ESKUINETARA hartu beharko dute, helduekiko banatuz. Pistatik doazela Tiñelutik jaitsi beharko dute helduen ibilbidean berriro sartu arte eta helmugaraino. Ibilbideak guztira 7 km ditu.

Irabazleak saritxoa izango du.

Izen-ematea egiteko Kirolprobak atarian egin ahal izango da urtarrilaren 6tik aurrera.



ANIMA ZAITEZ!!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina