Izen-emate eta dortsal aldaketak

Ia bi hilabeteko epean gorabehera ugari izan ohi dira eta aurreko bi urteetan ikasi dugunez, lasterketa aurreko azken asteetan aldaketa dexente izaten dira partehartzaileen artean.

Horregatik, otsailaren 21eko lasterketan parte hartzerik izango ez bazenute, izen-ematea bertan behera uzteko honako bi aukera hauek dituzue: baja eman eta zuen dortsala itxarote-zerrendan dagoen baten bati utzi, edota zuen dortsala beste norbaiten izenean jarri. 

Dortsala lagunen bati utzi nahi badiozue, garrantzitsua da azkeneko hau egitea, hartara, dortsal hartzaileak lasterketako asegurua edukiko bailuke.

Biak gauzatzeko aski da gurekin email bidez kontaktuan jartzea, zuen datuak eta eskaria zehaztuz. Izen-ematearen aldaketa egin nahi bada, zuen datuez gain hartzailearen DATU GUZTIAK bidali, mesedez.

Eskerrik asko

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina