Zerbitzuak eta ordutegiak

Bertaratuko zareten guztientzat, hona igandean izango dituzuen zerbitzu nagusiak:

8:30etik aurrera dortsal banaketa, herriko plazan.

8:30etan aldagelak irekiko dira, Bekoerrota kiroldegian. Arratsaldeko 14:00ak arte egongo dira zabalik.

Kontsigna zerbitzuagoiko plazan (udaletxe atzean, kiroldegira bidean), lasterketa hasi baino hamar minutu lehenagora arte.

KomunakZubitxo kalean, helmugara iristeko aldapan.

10:00etan III. Lezo-Jaizkibel eta Gazteentzako Lezo-Jaizkibel lasterketen IRTEERA




10:15ean haur lasterketakJuneren Hegoak elkartearen laguntzaz. Dortsalak eta kamixetak salgai, Deleción 1p36 sindromea duten haurren elkartearen aldeko diru-bilketa egiteko asmoz.




Lasterketa amaitutakoan, Bekoerrota kiroldegian: oinetakoak garbitzeko aukera, masaje-emaileak eta dutxak.

SARI BANAKETA 12:15ean hasiko da.

Ondoren, hamaiketako eder bat korrikalari, boluntario eta animatzera joandako guztientzat.

Herriko planoa

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina