Kanpaiak, mahatsak eta klik

Akabo 2016!

urtea joan zaigu, ziztu batean beste behin ere. Oraindik ere urte berrirako proposamen berririk topatu ez baduzu, gogoratu: urteko lehen kanpaikadarekin batera irekiko dugu IV. Lezo-Jaizkibel mendi lasterketarako izen-ematea. Urtero bezala, Kirolprobak web orrian.

Izena eman, hilabete eta erdiz ongi entrenatu eta otsailaren 19an gozatu. Gerorako uzterik ez dagoen proiektu ederra. Erne mahatsekin, kontrako eztarritik joan gabe!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina