Aupa gazteak!

Joan den urtean antolatu genuen lehen aldiz Gazteentzako Lezo-Jaizkibel mendi lasterketa. Dozena bat lagun ausartu zineten 7,5 kilometroko ibilbideari aurre egitera.

Aurten gehiago izango zaretela badakigunez, dagoeneko ireki ditugu Gazteentzako II. Lezo-Jaizkibel mendi lasterketarako izen-emateak.

Beti bezala, Kirolprobak.com orrialdean aurkituko duzue lasterketaren fitxa.

Animatu gazteak, ez geratu lo!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina