Zerbitzuak eta ordutegiak

Bertaratuko zareten guztientzat, hona igandean izango dituzuen zerbitzu nagusiak:

8:30etik aurrera dortsal banaketa, herriko plazan. Gogoratu, dortsala jaso ahal izateko, korrikalari bakoitzak bere NORTASUN AGIRIA erakutsi behar duela.

8:45ean aldagelak irekiko dira, Bekoerrota kiroldegian. Arratsaldeko 13:45 arte egongo dira zabalik.

Kontsigna zerbitzuagoiko plazan (udaletxe atzean, kiroldegira bidean), lasterketa hasi baino hamar minutu lehenagora arte.

KomunakZubitxo kalean, helmugara iristeko aldapan.

10:00etan IV. Lezo-Jaizkibel eta Gazteentzako II. Lezo-Jaizkibel mendi lasterketen IRTEERA




10:10ean haur lasterketak, Zaporeak elkartearen aldeko diru-bilketa egiteko asmoz.


Lasterketa amaitutakoan, Bekoerrota kiroldegian: oinetakoak garbitzeko aukera, masaje-emaileak eta dutxak (13:45 arte)



     SARI BANAKETA 12:00etan hasiko da.

Ondoren, hamaiketako eder bat korrikalari, boluntario eta animatzera joandako guztientzat.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina