Antolakuntzatik, jasangarritasuna
sustatu nahi dugu. Pasa zen edizioan, baso berrerabilgarriak erabiltzen hasi
ginen hondakinak murrizteko helburuarekin. Aurten ere horretan jarraituko
dugu.
Igandean gerturatuko zareten orori, hondakinak dagokion edukinontzietara
botatzea eskatzen dizuegu. Korrikalariok, gogoratu mendian zaborra botatzea
debekatua dagoela (deskalifikazioarekin zigortua). Anoa-guneetan edukinontziak
egongo dira.
Garraio publikoaren erabilera bultzatu
nahi dugu, eta Oarsobidasoatik zatozen korrikalari eta ikusleoi, autobusez edo
trenez etortzea eskatzen dizuegu. Tren geltokia, herriko plazatik 10 minutura
dago oinez; eta bi autobus geltoki daude: bata kiroldegi ondoan eta bestea
Karlos Saldise plazaren ondoan (herriko plaza 2 minutura oinez).
Hala ere, urtero bezala kotxeentzako
aparkalekuak seinalizaturik egongo dira.
Hurrengo planoan ikusi dezakezue.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina