Euro solidarioa: IRUNGO HARRERA SAREA

Irungo Harrera Sarea 100 pertsonatik gorako sarea da. Modu solidarioan hasi ziren antolatzen 2018ko udan. Irungo tren-geltokian abandonatuta eta eskubiderik gabe zeuden migratzaileen egoera dela eta.

Irun, ezinbesteko muga-pasabidea da aukera berriak bilatzeko beren jatorrizko lekuetatik desplazatuta dauden pertsonentzat.

Larrialdiari aurre egiteko, sarea martxan jarri zuten, harrera indibidual eta kolektibo duina eskaini ahal izateko. Lantaldeak antolatuz, elikagaiak, arropa, garbitasuna, osasun-laguntza eta abar eskaintzeko. Eta instituzioek lan horren erantzukizuna bere gain hartu zezaten eta herritarren borondatez lan hori egiteari uzteko. Bi urte beranduago, Irunen harrera-dispositibo bat egotea lortu dute, baina murrizketa eta arau opaku askorekin. Dispositiboarekin instituzioek duten utzikeria salatzen jarraitzen dute eta pertsona guztientzako eskubideak eskatzen jarraitzen dute.

Informazio gehigo, beraien webgunean aurki dezakegu: https://euskalherriaharreraherria.info/eus/etxea.html

Egiten duten ekarpena gizateriarentzat oso garrantzitsua dela iruditzen zaigunez, aurten, Lezo-Jaizkibeleko lantaldeak, euro solidarioa berarei ematea erabaki dugu. Pertsona guztiok baititugu harrera duina izateko eskubideak.


Irungo Harrera Sareko taldearen argazkia, 2018ko irailaren 1ean 

 


 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina