ITXAROTE ZERRENDA

Urtarrilaren 1ean mahaiaren bueltan berriketan, lotan edo bestelako jarduera interesgarritan aritu bazinen eta konturatzerako gure lasterketarako dortsalik gabe geratu bazinen, ez kezkatu, hemen baituzu irtenbidea.

Itxarote-zerrenda ireki berri dugu.

Aurreko urteetako joera errepikatuz gero, zerrendako korrikalari dezentek izango du gure lasterketan parte hartzeko aukera. Hori bai, azken orduan gertatu ohi dira aldaketa, gaixoaldi eta lesioak, beraz, entrenatzen jarraitu badaezpada!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina