Ez da Haur lasterketarik izango

 

Aupa Lezo!!

Jakingo duzuen bezala, aurten aurrera goaz Lezo-Jaizkibel mendi lasterketarekin. 

Bizi dugun egoera honek murrizketa batzuk egitera behartu gaitu. 
Herrian sortzen den jende pilaketa ekiditeko, ez da Haur lasterketarik, ez sari banaketarik, ezta hamaiketakorik ere.

Hori bai, antolakuntzatik, jendea mendira joatera animatzen dugu lasterketa girotzera.  

Mendi buelta egin, lagun artean, familian edo bakarrik, eta lasterkariak animatu ibilbidean barrena. 

Atera ikurriñak, zintzarriak edo bestelakoak, eta goiz ederra pasa mendian!!!

Eguraldi ona aurreikusten da iganderako!!

Beti bezala, eskerrak ematen dizkiogu Lezoko herriari ekitaldi hau aurrera ateratzen laguntzeagatik!!

Gora Lezo, gora zuek!!

Iganderarte..😉😉

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina