Fideltasuna. Eskerrik asko!

Korrikalari bati lasterketa bat gustatzen zaionean, hurrengo edizioetan errepikatzeko joera izaten du, eta gure kasuan, korrikalari asko zarete behin baino gehiagotan atera zaretenak. Poza ematen digu horrek!

Baina oraingoan aipatu nahi duguna da, korrikalariak ez ezik babesleak ere errepikatzen ditugula. Edizio guztietan izan ditugu gurekin, lasterketari sostengua ematen. Hori ere fideltasuna da eta eskerrik beroenak eman nahi diziegu Lezoko herritarrongan jartzen duten konfiantzarengatik. MILA ESKER urtero eskuzabal hartzen gaituzuelako.

 


 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina