ORDUTEGIAK eta ZERBITZUAK

Bertaratuko zareten guztientzat, hona igandean izango dituzuen zerbitzu nagusiak:

8:30etik aurrera dortsal banaketa, herriko plazan. Gogoratu, dortsala jaso ahal izateko, korrikalari bakoitzak bere NORTASUN AGIRIA erakutsi behar duela.

8:45ean aldagelak irekiko dira, Bekoerrota kiroldegian. Arratsaldeko 13:45 arte egongo dira zabalik.

Kontsigna zerbitzuagoiko plazan (udaletxe atzean, kiroldegira bidean), lasterketa hasi baino hamar minutu lehenagora arte.

KomunakZubitxo kalean, helmugara iristeko aldapan.

10:00etan VI. Lezo-Jaizkibel mendi lasterketaren IRTEERA



10:10ean haurren lasterketak hasiko dira herriko plazan.

Dutxa eta masaje-emaile zerbitzuak Bekoerrota kiroldegian, 13:45 arte.


Sari-banaketa 12:00etan hasiko da.


Ondoren, hamaiketako eder bat boluntario, korrikalari eta animatzera bertaratutako guztientzat.

Haurretzako lasterketa

Gazte zein helduak mendi lasterketa egiten ari diren bitartean, haurrek (eta gurasoek) ere beraien tartea izango dute. Adinaren arabera, luzera desberdinetako lasterketatxoak antolatuko dira herriko plazan.











Zozketak eta sariak

Aurten ere zozketan sari mordoa izango ditugu gure laguntzaileei esker:

Aquarium, Arruti natur denda, Basket, Bidearin, BPXport, Carmen, Carrocerías Universidad, Casino Kursaal, Fortuna, Goiburu golf Club, Kaialde jatetxea, Kibuc Jarso, Goenaga, Iriarte enea, Kharma, Kimaya, La Perla, Lopetegi harategia, Ondu fisioterapia, Patxiku enea, Sagar Zulo, STM, Txapeldun fisioterapia, El txuri, Uztarri jatetxea, Zubitxo janaridenda, Apalategui kiroldenda, Irukene decoraciones, Echemar, Lezoko udala, Nigurko eraikuntzak, Ogiberri, Powerade.

Hona hemen sarien zerrenda:

Aquariumerako 30 sarrera
Gipuzkoa Basketerako 6 sarrera
Navegavelaren eskutik famili batentzat bidaia bat belaontzian
BPXsport-en eskutik Oiartzungo kiroldegiko sparako 20 sarrera
Carmen jatetxean bi lagunentzako afaria
Casino Kursaalean bi lagunentzako afaria
Casino Kursaalera sartzeko 5 sarrera
El Txuri izotz jauregirako 6 sarrera
Talaia Mendi Lasterketarako 2 dortsal
Goiburu golf club-erako 6 sarrera
Kaialde Jatetxean bi lagunentzako afaria
Kharma zentroaren eskutik 2 kirol masaje
Kimaya estetika zentroaren eskutik 2 masaje sesio
La Perlarako 4 sarrera
Ondu fisioterapia zentroaren eskutik 2 fisioterapia sesio
SanTelmo museorako 6 sarrera
Txapeldun fisioterapia zentroaren eskutik 2 fisioterapia sesio
Uztarri jatetxean bi lagunentzako afaria
Bidearin kirol-dendan gastatzeko 50 €ko balea
Bidearin kirol-dendan gastatzeko 20 €ko 2 bale

Honela egingo da zozketa: Korrikalariak helmugaratu ahala, bakoitzari, gutun-azal bana banatuko zaio eta bertan, saria egon daiteke edo ez.

Podiumera igoko diren korrikalariek ere ez dute nolanahiko saria izango: 

Lasterketaren irabazleek Apalategui kirol-dendaren eskutik 150 €ko balea.
Patxikuene erretegiaren eskutik, gizonezko zein emakumezkoetan suebakia azkarren igotzen dutenei bi lagunentzako bazkaria.
Sagar zulo jatetxeak eta Iriarte enea erretegiak ere bi bazkari lezoar neska eta mutil azkarrenentzat.