Eskerrik asko!!!

Igandekoa zoragarria izan zen, ahaztezina, eta jende askori eskerrak eman beharrean aurkitzen gara:

Antolakuntza lanetan lagundu duzuen guztiei, laguntza ekonomikoa eman diguzuenei edo zozketa eta sarietarako produktuak eman dizkiguzuenei; ibilbideko boluntarioei, bidea erakusteaz gain, ondorengo garbiketan lagundu duzuenei; anoa-postuak antolatu, banaketaz arduratu eta bildu duzuenei; Lezoko Udalari erraztasun guztiengatik, eta udaltzainei, hitzarmenean jartzen duena baino bat gehiago egoteagatik; kiroldegikoei eta masaje-emaileei; Allerru Kirol Elkarteari, erraztasun guztiengatik; DYAri; Juneren Hegoak elkarteari, haur lasterketarengatik eta jasotako laguntzagatik; Bidegorri taldekoei, kronometrajeaz arduratzeagatik; txistulari eta txalapartariei, giroa gehiago berotzeagatik; kontsigna eta txip banaketakoei; argazkilariei, bildutako material pilagatik (laster izango da eskuragarri); hamaiketakoa prestatu eta banatu zenutenei; plazara tortilla bat edo gehiago eraman zenutenei; Noticias de Gipuzkoari helmuga, dortsalak eta zinta uzteagatik; Kirolprobak-ekoei, izen-ematea eta kronometrajea hain txukun egiteagatik; boluntario zerrenda osatzen eta lasterketarako giroa sortzen lagundu diguten Sotxo eta Sorgin tabernei; Lezoko plaza eta Jaizkibelgo zoko guztiak txaloz bete zenituzten ikusle guztiei; edota gure buruko min, haserre eta marmarrak jasan behar izan dituzuen guztiei, bihotz bihotzez, eskerrik asko.

Eta nola ez, korrikalari guztiei, dortsaldunei edo dortsalik gabe geratutakoei, zuen interesarengatik, harrera eta jarrera onagatik, eta batez ere, Jaizkibel hain txukun mantentzeagatik.