Topaketako argazkiak

Edozein igandetan baino zalaparta handiagoa suma zitekeen atzo goizean Lezoko plazan. Zubitxo kaletik entzun genuen, bederatzietako hitzordura hurbildu ahala, plazan bildutako hirurogei korrikalariek sortzen zuten habarrotsa.

Hirurogei korrikalari, beste behin ere, antolatzaileon deialdiari fin-fin erantzunez, Lezo-Jaizkibel mendi lasterketako ibilbidea osatzeko prest.

Abiatu aurreko aurpegi frexkoak

Bere erritmora egokitzen zen taldea hartu ahal izan zuen bakoitzak (baten bat harro xamar abiatu zela entzun genuen bukaeran) eta eguraldi ederra lagun, 14 kilometroak eskualdeko korrikalariz inguratuta osatu genituen. Allerru gaineko anoa postuak, suebakiko igoera pikoak sortutako nekea arintzen lagundu zigun, jaitsierari ekin aurretik.


Eta berriro plazara bueltan, ibilbideko gorabeherak eta "batallitak" kontatzen genituen bitartean, Ixkulin elkartean prestatutako salda beroa. Barrua goxo-goxo berotuta, etxerako bidean inor gehiegi hoztu ez zedin.

Hemen dituzue izandako giroaren berri ematen duten ARGAZKIAK (eskerrik asko, Kepa)