Eguraldi kaxkarrari aurre eginez, Jaizkibelgo itsas aldeko magalean gora eta behera ibili zen Ttan Urruzola argazkilaria. Hemen dituzue laino, lohi eta xirimiri artean ateratako argazkiak.
Irungo Harrera Sarea, Abiapuntua saioan
Astearte gauean ETB1-eko Abiapuntua saioan, etorkinek jasaten duten errealitate gordina erakutsi zuten IRUNGO HARRERA SAREA-koek. Testigantza gogorrak ikusi genituen.
Galdu bazenuen EITB nahieran ikusi dezakezu.
ARGAZKIAK III
Unai de los Mozos lagunak suebakian jarri zuen bere lubakia. Bertatik, gure korrikalari guztiei disparatu zien, argazki kamararekin behintzat. Plazako eta Jaizkibel gaineko prestaketak ere bildu zituen ehiza trofeo gisa, boluntarioek lan egiten dutela ziurtatzen duen dokumentu sailkaezina osatuz.
ARGAZKIAK II
Ainara Beldarrain anoa-postua prestatzeaz arduratu zen, baina bide batez, sekulako argazki sorta osatu zuen korrikalariak esfortzu betean zihoazen bitartean.
ARGAZKIAK I
Gure lagun Peio Blancok, irteeran eta helmugaratzean motorra bikain gidatzeaz gain, argazki batzuk ere atera zituen atzo. Mila esker artista!
Hona hemen aurtengo lasterketako lehen argazki bildumak:
- Plazako giroa, irteera aurretik
Ez da Haur lasterketarik izango


Zerbitzuak
Azken asteetan neurri murriztaileekin gora eta behera ibili ondoren, eta
buruhauste batzuk tarteko, honako egoeran geratu dira gure lasterketan eskaini ohi
ditugun zerbitzuak:
EGONGO EZ DIREN GAUZAK
o Haurrentzako lasterketa
o Sari-banaketa
o Hamaiketakoa
o Masaje-zerbitzua
IZANGO DIREN ZERBITZUAK
o Kontsigna
o Dutxak (kiroldegian)
ANOA-GUNEAK
o Ez da janaririk egongo
o Likidoa bai: ura eta isotonikoak
o Pilaketak saihesteko norberak bere ura eramatea
gomendatzen dugu.
KORRIKALARIEK ERAMAN BEHARREKOA
o Musukoa irteeran eta helmugan
o Edalontzia anoa-guneetarako
Dortsala igandean bertan hartu ahal izango da Lezoko plazan, 8:30etik aurrera.
Igandera arte.
Lezo-Jaizkibel mendi lasterketako antolaketa taldea